jueves, 26 de febrero de 2009

Eta nork ez du maite askatasuna?



Batzuk sortez aske jaio dira, aske euren herrialdean; beste batzuk aldiz borrokatu beharra dute, euren zatia lortzeko, euren askatasun portzentaia lortzeko. Dirua bezalaxe, askatasuna mundu honetan ere ez dago ongi banaturik, herri batzuk askeak dira, askeak inongo mugarik gabe, beste batzuk preso dira, preso inongo askatasunik gabe.

Euren askatasun egarria ez da nahiko, preso dira, preso etsaiaren hatzaparretan.

jueves, 19 de febrero de 2009


EGUNON MUNDUARI!

viernes, 13 de febrero de 2009

Zer dela eta?

Gure helburua ez da momentu atsegin bat igarotzea, horretaz gain, han, basamortuan gure anai Sahararrei laguntzea da. Ez dakigu nola, baina hori da helburu nagusia. Hori dela eta argi daukagu eskola honekin eta gure ikaskideekin ezin garela joan, jendeak bere buruaz arago ez bait du begiratzen, ez bait dute beste ezer ikusten.

Ametsetan jarraitu besterik ez dugu...


Pentsatzen jarri gara, geure ametsetako ikas bidai horrekin pentsatzen, eta ez dugula ametsetako ikas bidairik konturatu gara; Italia, Malta, Errusia, Holanda, Kuba, Venezuela, Mexiko... Norberak berea hobezten du, bere gogoko pertsonekin amets egiten du. Eta gu biok ez diogu amets egiteari usten, baina esperantza ere ez dugu galtzen, eta egunen baten egin nahiko genukeen bidai bati buruz idatzi nahi genuke, gure ikastetxe honetan egitea ezinezkoa den bidai bati buruz: Algeriar kanpamentuetara.